INGURUMEN HEZKUNTZA ETA ANIMALIEI BURUZKO POLITIKAK

Elkarrekin Podemoseko Programa (deskargatu)

Hezkuntza dugu Elkarrekin Podemosetik sustatu nahi dugun eredu aldaketa lortzeko oinarria. Beste alderdi batzuek ez ezik, jasangarritasunean oinarritutako hezkuntzak, biodibertsitateak eta ondare naturalaren babesak ere herritarren kontzientzia sortzen lagunduko digute, etorkizuneko belaunaldiak babestu eta horiei lurralde osasungarri eta bizigarri bat ziurtatuko diena.

Animaliak izaki sentibera eta independenteak direla jakinik, eta ez gizakiaren interesak asebetetzera mugatzen diren objektu hutsak, animaliak baliatzen dituzten jarduera ludikoetara edo kirol jardueretara bideratutako diru publikoaren erabilera, kontratazio publikoak, laguntzak edo diru laguntzak desagerraraziko ditugu (zirkuak, zoologikoak, idi probak, asto lasterketak, zaldi lasterketak, erbi-txakur lasterketak...). Eta funts horiek basa fauna berreskuratzeko eta abandonatutako animaliak jasotzeko zentroetan izaten dituzten gastuak ordaintzera bideratuko dira