Edukira joan

URA

Elkarrekin Podemoseko Programa (deskargatu)

Euskadin baliabide ugaria eta eskuragarria dugu ura. Alabaina, itxura hori ez dator bat errealitatearekin: klima aldaketaren ondorioek prezipitazioen denbora eta tokiaren araberako banaketa aldaraz dezake, eta ur geza gordetzeko dugun gaitasuna mugatua da. Gainera, hainbat eskualdetan eta arabar urtegien eraginpeko eremuetan egiten den nekazaritza eta abeltzaintza jarduera intentsiboa, Arabako urtegi eta akuiferoen inguruan azpiegiturak eraikitzea (industriaguneak, AHT, Urbina-Maltzaga autobidea) eta gure lurpeko gas baliabideak ustiatzeko mehatxua (“frackinga”) etengabeko zemaia dira dauzkagun ur erreserbentzat. Nahiz eta azken urteotan biztanleko ur kontsumoa % 15 murriztu den Euskadin (batez ere, tokiko nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpenak nabarmen egin duelako behera), egoera horrek atzera buelta izan lezake etorkizunean, eta ur ondasun mugatuaren gaineko presioa areagotu liteke.

Irtenbidea bilatzeko, dauzkagun baliabideak neurriz kudeatu behar ditugu, eta aurrezpena sustatzeko eta horri buruz sentiberatzeko kanpainekin jarraitu beharko dugu (eskaeraren kudeaketa). Horretaz gainera, Nueva Cultura del Agua Fundaziotik (Uraren Kultura Berria) eratorritako gidalerroei jarraituk dugu.