LANEKO OSASUNA

Elkarrekin Podemoseko Programa (deskargatu)

Prebentzioa, erantzukizuna eta parte hartzea. Lan arloko istripuen prebentzioan eta arriskuen murrizketan ezinbestekoa da enplegatzaileen erantzukizuna beren ardurapean dituzten langileen osasuna zaintzeari dagokionez, baita langileen parte hartzea ere haien segurtasunerako ezarritako neurrietan; azken hori berariaz sustatu behar da haien eskura ahalik eta informazio kopuru handiena jarrita.