ELKARREKIN PODEMOS -eko PROGRAMA

 
OHARRA: Atariaren atal honetan Hauteskunde-programan txertatutako egoera-anilisien eta arrazoiketen laburpena eskaintzen dugu, proposaturiko neurri bakoitza justifikatzen duena. Nabigatu "Proposatzen dugu" menuan zehar laburpen hauek irakurtzeko, edo deskargatu programa osoa eta neurri zehatzak banan-banan kontsultatu ahalko dituzu. 800 baino gehiago dira!
 
Konponbide itxiak eta aldaezinak aurkeztu baino, Euskadiko gehiengo sozial garrantzitsu baten eskaerei ate gehiago zabaldu ahal izateko gako berri batzuk aurkeztu nahi ditugu dokumentu honetan. Guk uste dugu Euskadin iraganean geratu direla kontu honen inguruan muturreko planteamenduak egiteko garaiak. Areago, gure aburuz geurea bezalako indar politiko bat, bere osaeran anitza den eta demokrazia erradikalarekiko konpromiso garbia duen alderdia, funtsezkoa izan daitekeela bizikidetzaren aldeko itun sozial hori modu inkusibo eta transbertsal batean egituratzen laguntzeko, iraganeko frentismoak eta aukera politikoak dauzkaten identitate nazionalen lerrokatze estuak gainditurik. Izan ere, bizikidetzaren aldeko akordio berri hori oraingo eta iraganeko euskal errealitatean oinarrituriko iruditeria kolektibo bat, identitate nazional desberdinak bildu eta horiek errespetu osoz hartuko dituena, alde guztiek gizartea elkartzeko baliagarritzat joko dutena, eraikitzeko gai izatea proposatzen dugu guk. Halaz ere, ezin onartu dezakegu akordio edo itun berri hau identitate edo lurralde kontuetara mugatuta egotea, herritarrek inolako zalantzarik gabe eskatzen baitute alderdi sozialak ere aintzat hartuak izatea. Akordio edo itun horrek, beraz, ateak zabaldu behar dizkio berdintasunean oinarritutako etorkizunari, aukera gehiago eskainiko dituen etorkizunari.
 

Elkarrekin Podemos #PorEuskadi #Jendearekin

Euskadiko gizarte ehunak eta ehun ekonomikoak krisia beste lurralde batzuetakoek baino hobeto jasan badu ere, euskal herritarren gehiengoak azken hamarkadetako krisi luzeenetako bat izaten ari den sentsazioa du. Gizartearen hainbat arazok okerrera egin dute; esaterako, lehendik ere ezagunak genituen berdintasunik ezak, enpleguaren kolokatasunak eta aukera faltak.

Orain gutxi entzun dugu Euskadik paradisuaren antza duela, baina pertsona askok sentitzen dugu ez dugula ezer konponduko geure burua okerren dauden lurraldeekin, kudeaketa kaskarragoa dutenekin edo gehien sufritu dutenekin konparatuta, aldiz, ezinbestekoa da Urkulluren gobernuak hain berezko dituen autokonplazentziari, aurreikuspen faltari eta gizarte sentsibilitate eskasiari aurre egitea.

Hain zuzen ere, Euskadin inoiz baino kontratu prekario gehiago ari dira sinatzen, eta 128.000 lagun baino gehiago daude langabezian. Azterketa oso ezagunen arabera, biztanleen erdiak dentistara joateari uko egin dio, edo uko egiteko aukera planteatu du. Gure inguruko herrialde garatuenei erreparatuz gero konturatuko gara, oso urrutira joan gabe ere, ahoko osasuna oinarrizko eskubidetzat jotzen dutela.

Aldi berean, Euskadiko emakumeek ez dute egiazko berdintasunik, ez lanpostu bat eskuratzeko garaian, ez zaintza lanekiko erantzukizunari dagokionez ere; kristalezko sabaiekin egiten dute topo, eta zailtasunak dituzte erabakitze mailako lanpostu publikoak izateko, eta, gainera, politika publikoetan oraindik ere lehentasunik ez duten indarkeria matxista jasaten jarraitzen dute.

Horretaz gain, atzean uzten ari gara ezin justifika daitekeen minez eta gure herrialdearen pluraltasuna ulertzeko gaitasunik ezaz beteriko hamarkadak, norberaren herrialde kontzeptua zein den gorabehera. Horri guztiari, modu desberdinean bizi garen, pentsatzen eta sentitzen dugun, eta bozkatzen dugun pertsonek partekaturiko erantzun bat eman behar diogu.

Hurrengo urteetan mahai gainean jarri behar ditugu, ezinbestean, krisi ekonomikoari aurre egiteko moduak; langabeziaren kronifikazioa; gure industriaren etorkizuna, eta kalitatezko enplegua bermatuko duen eta gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitik jasangarria izango den produkzio eredu baten aldeko apustua; lurraldearen auziari buruzko erabakia; euskararen sustapena; autogobernua blindatzeko eta eguneratzeko premia; TTIParen zorigaiztoko ondorioak enpresa txiki eta ertainen ehunarentzat, eta gehiengoon lan baldintzei begira, eta, azkenik, bake eta bizikidetza esparru egonkor baten behin betiko eraikuntza.

Beraz, irailaren 25ean egungo inertziazko kudeaketa baino zerbait gehiago egongo da jokoan. Benetako garrantzia duten gaiei jaramonik egin ez dien legegintzaldi batetik gatoz, eta horrek ondorio negatiboak izan ditu herritarrengan. Zergatik konformatu, berdintasun handiagoko etorkizun oparoago bat eraikitzeko osagai guztiak baditugu? Ezinbestean herritarren zerbitzura jarri behar ditugun eta edozer alderdiren itzalpean egotetik askatu behar ditugun erakunde sendoak ditugu. Aukera gehiago sortzeko gaitasuna duen ehun ekonomikoa dugu. Hobeto egin dezakegu.

Erakundeak eta eskura ditugun tresnak suspertzeko beharrezko ilusioa, gaitasuna eta borondate politikoa ditugu, hala eredu inklusiboago, sozialago, bidezkoago eta solidarioago bateranzko horizontea zabaltzeko. Osagaiak ez ezik, beharrezko bultzada ere badugu orain arte konponbiderik aurkitu ez duen gizartearen gehiengoari, haren jatorria eta bozkatutako alderdia edozein direla ere, erantzunak emateko.

Erakundeak ireki eta herritarren zerbitzura jarri nahi ditugu. EAJ eta Euskadiko elite ekonomikoak urte luzez aritu dira elkarlanean, eta erakundeei begira, horregatik du Euskadik zintzilika oraindik beste eragile politiko eta sozial batzuei aukera berdintasuna eta parte hartzea eskaintzeko irakasgaia. Arrazoi horiek guztiak direla eta, eta etorkizunez beteriko Euskadi jasangarri batean, eskubideak eta aukerak eskainiko dituen Euskadi batean sinesten dugulako,

#ElkarrekinPodemos. Jendearekin. Euskadirekin.

 

Descargatu Elkarrekin Podemos -eko programa Gastelaniaz ala Euskaraz: