Edukira joan

ARLOKAKO POLITIKAK ADINAREN ARABERA

Elkarrekin Podemoseko Programa (deskargatu)

GAZTERIA

Gizartean, oro har, gazteak oso toki ahulean jartzen dituen gizarte prestakuntza prozesuak definitzen ditu egungo sistema ekonomikoak. Egungo sisteman neoliberalismoa da nagusi, eta truke ekonomikoen erregulazio eza eta Estatuak esku hartzeko gaitasuna galtzea ekarri ditu horrek, Ongizate Egoerak lurra jotzeaz gainera. Kontuan hartzen badugu gazteria alorreko politikak funtsezkoak direla Ongizate Egoera finkoa izateko, esaten ari gara halaber gazteriarekin loturiko politikek egin behar dutena dela emakume gazteek, desberdintasun handiak dituen testuinguruan beren bizitzak aurrera ateratzeko, dituzten zailtasunak arindu, helduen bizitzari ekin behar dioten gizarteko kide batzuk zigortu egiten baititu desberdintasun horrek.

Gazteentzako politika publikoen helburuari buruzko eztabaida bitan banatua dago, alde batetik, trantsizio politikak izan behar dutela defendatzen dutenak daude, eta haien xedea da gazteen helduen bizitzara igarotze hori eramangarriago egitea, eta beste aldetik, politika emantzipatzaileak izatearen aldekoak direnak, gazte izaera berresteko politikak, ez etapa iragankor gisa, baizik eta klase sozialeko termino gisa. Bide iragankorretik joan diren politikak dira gehienbat gure herrialdean aplikatu direnak. “Itxarote pasiboa” kontzeptuarekin lotzen dira politika horiek, eta haien arabera gazteek itxaron egin behar dute heldu izateko unea iritsi eta bizitza publikoan parte hartu ahal izan arte, erabakitze publikoko prozesuetatik kanpo utziaz horrenbestez.

Politika publiko barneratzaileak gizarte mailen berdintasuna bultzatu beharko luke, gizarte mailek desberdintasunak eragiten baitituzte gazte izateko moduan, desberdintasunak sortzeko joera duen sistema ekonomiko batean. Politika barneratzailea izateko prozesua bideratu beharko litzateke horrenbestez, Administrazioek aldaketak eragin ditzaten botere eta mendekotasun harreman desberdinak dauden gizarte sistema bateko dinamiketan, kontuan izanik betiere gazteak direla kateko maila ahulena. Perspektiban ikusita eta hiru hamarkadatan zehar, ia Europa osoan, eta oso bereziki Euskadin, iragankortasun izaera handiko politiketan oinarritu da ezarri den gazteriarentzako estrategia eredua, hauxe da, gazteak helduen bizitzara igaro daitezen bultzatzea, baina gazteriaren klase soziala kontzeptua kontuan hartu gabe. Hala ere, azpimarratu behar da, gazteentzako politiken ikuspuntuan ez badira bi ikuspegi horiek sartzen eta integratzen, baiezko politikak eta politika iragankorrak elkartuz, gazteentzako politika ez dela inoiz gazteentzako politika izango, gazteek gazte izateari utzi eta pertsona osoak, hauxe da, helduak izatera pasatzeko helburu bakarra izango duen politika baizik.

Etorkizuna bestelakoa izan dadin, gazteria klase gisa bultzatzearen aldeko apustua egin behar da, bere egoeraren jakitun izan behar du, gazteria aktiboa, kolektibo gisa eragingo dieten politikak diseinatzeko orduan. Gazteen enpleguaren esparruan, esate baterako, eredu ekonomiko berri bat eraiki behar da aldaketa hori gertatzeko, hauxe da, gazteak ez dira eskulan merke gisa hartu behar lanean, baizik eta errentaren banaketa zuzena bermatu behar da bizitzako fase guztietan.

Gazteriaren legea

Garrantzi handia du gazteriaren legeak, legezko esparru horretan jasotzen delako lan prekarietatea, etxebizitza arazoak, hezkuntza formala eta ez formala, bakearen eta bizikidetzaren inguruan gazteek duten lekuaren artikulazioa, erabakitze prozesuetan duten parte hartzea eta abar bideratuko dituen sektore publikoko estrategia. Gazteriaren zein lege nahi dugu?. Lege bat aplikatzeak ez ditu, berez, gizartean aldaketak eragiten. Gazteriaren legeak euskal gazteen arazoei aurre egiteko gai diren tresnak sor ditzan, ahalik eta gizarte eragile gehien (Arartekoa, Aldundiak, Udalak, era guztietako gazte elkarteak) inplikatuko dituen parte hartze prozesu baten bidez idatzi behar da. Adostasunean oinarrituriko gazteriaren legea nahi dugu, euskal gazteak gaur egun jasaten ari diren prekarietate egoeratik aterako dituena.

Gazteria eta herritarren parte hartzea

Gazte elkarteen sarea sortzea instituzioarekin koordinatzeko, elkarteen eta instituzioaren artean solasteko esparrua sortzeko: Gazte elkarteen eta instituzioaren artean solasteko esparrua bermatzeko, gazteentzako politiken ardura duen Sailarekin zuzenean mintzatuko den elkarteen sarea sortzea proposatzen dugu. Horri esker lortuko dugu sail horrek gazteriaren alorrean aurrera eramaten dituen neurriak eztabaidatzeko esparru bat sortzea eta neurri horiek duten eragina baloratzea gazteen kolektiboen ikuspegitik begiratuta.

Osasuna

Osakidetzak atzerrira joaten diren 26 urtetik gorako gazteei osasun txartela eman dakiekeen bermatzea: Atzerrian dagoen edozein euskal herritarrek osasun estaldura izan dezan bermatzea, edozein dela ere haren aurretiazko lan egoera, eta Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuak estalia izatea, dituen eskumenen arabera. Doaneko eta kalitatezko eskubide unibertsala izan behar du sanitateak.

Hezkuntza emozional, sexual eta ugalketa osasun hezkuntza programak bultzatzea: sexuari eta ugalketari buruzko prestakuntza programak areagotzea euskal gazteriaren artean. Hezkuntza zentroetan esparru batzuk sortzea eraso matxistei eta eskola jazarpenari aurrea hartzeko eta norbere buruaren ezagutza bultzatzeko. Sexu bidez kutsatzen diren eritasunen prebentziorako eta nahi ez den haurdunaldirik ez gertatzeko dauden modu guztien erabilera bultzatzea.

Etxebizitza

Ulertzen dugu, Diru Sarrerak bermatzeko Euskal Sistema eraldatzearen inguruan planteaturiko neurriak, eta Etxebizitza programan planteaturikoak, hobekuntza egokiak direla gazteek duten etxebizitza izateko eskubidea bermatzeko.

Hezkuntza

Bullying-aren aurkako plana: Irakasleek edo azken batean neskatoak edo mutikoak edo nerabeak egoera salatzeko baliabideak izatea eta babestua eta lagundua sentitzea lehen momentutik beretik. Horretarako, bullying-aren aurkako laguntza telefono batzuk sortzea proposatzen dugu gazteek hartara jotzeko aukera eta salaketa egiteko leku bat izan dezaten eskola esparrutik kanpo.

Garraioa

Gazteentzako garraio txartela sortzea Euskadi osoan: Euskadi osoan garraio txartel bakarra, tarifa sistema integratuarekin, eremu bakartuen eta hiri handien artean desberdintasunik egon ez dadin esparru beraren barnean. Gazte garraio txartel publiko autonomikoa. Abonu horrek murrizketak izango ditu 30 urte arteko gazteentzat.

Unibertsitateetara doazen autobusen maiztasuna berrikustea: Unibertsitatera joateko autobusen maiztasuna areagotzea puntako orduetan.

Udan gaueko autobus lineak sortzea herrietako jaietara joateko: Herrietako jaien garaietan gaueko garraio publikoa berrikustea, gazteek autoa har ez dezaten eta alkohol kontsumoarekin nahasi ez dezaten.

Migrazioak

Alternatibak lokalen ereduari: lurralde maila guztietan espazioak sortzea dauden alderdi guztietan gazteen baterako lana bultzatzeko. Proiektu honetan hainbat espazio jaso beharko lirateke: aldez aurretik erreserbatuta joateko ikasketa gelak, kafetegia-taberna gunea, coworkin-erako eta gazte ekintzailetzarako gunea, kontzertu txikiak edo beste edozein kultur ekitaldi egiteko gunea. Tokiko gazte kolektiboekin eztabaida prozesu bat zabaldu beharko litzateke udal eta eskualde instituzioen eta kolektibo horien artean kudeaketa eredua erabakitzeko.

Udalekuak euskara sustatzeko: Udalekuak bezalako lekuak euskararen erabilera bultzatzeko dinamikak indartu ahal izateko. Leku horiek publikoak izan behar dute eta bertan giza eskubideak, berdintasuna, kirola eta kultura bultzatuko duten jarduerak gauzatu behar dira.

 

ADINEKO PERTSONAK

Hirugarren adinekoak biztanleria talde nagusietakoa da Euskadin, oraindik jaiotza tasa txikia izateagatik eta aldi berean bizi itxaropena luzatu izateagatik neurri handi batean.

Gaur egun, 65 urtetik gora dituzte Euskadin bizi diren pertsonen ia % 20k. Gainera, errealitate bat da ehuneko horrek, itxura guztien arabera, gora egingo duela datozen urteetan, 2014. urtean guztizko erroldaren herena inguru 65 urtetik gorako biztanleek osatuko dutela aurreikusten baita.

Orain arte, neurri batean familiaren eta komunitatearen elkartasunean oinarritzen zen babes sozialeko sistema, inolako ordainsaririk gabe zaintza lanak beren gain hartu dituzten emakumeengan, hain zuzen ere.

Elkarrekin Podemosen eskubideak bermatuko dituen sistema egituratu nahi dugu adineko pertsonentzat ere. Egoera larriei arreta emateaz gain, prebentzio lanarekin egoera horiei aurrea hartuko dien elementu gisa eratu behar dira gizarte zerbitzuen sistemak, eta batik bat, giza baliabide eta baliabide tekniko nahiz ekonomiko egokiak behar dira pertsonak izan daitezen zentroan daudenak.

Uste dugu ez duela inolako zentzurik Euskadiko biztanleriaren zati garrantzitsu baten espezifikotasuna kontuan hartuko ez duten neurriak inplementatzeak. Honekin, autonomiaren aldeko apustua egin nahi dugu, pertsonek askatasun osoz aukera dezaten beren ingurua utzi nahi duten ala ez duten, eta batik bat, euskal gizartean parte hartzeko espazioa izan dezaten, haren funtsezko zati bat direla ulertuta betiere.

Gizarte erakunde ugarik sustatutako Adineko Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioaren eskaera bultzatuko dugu.