Edukira joan

BAKEA ETA BIZIKIDETZA

Elkarrekin Podemoseko Programa (deskargatu)

Elkarrekin Podemosek uste du bake positiboa –indarkeria eza hutsetik harago doana– eta bizikidetza inklusiboa dagoeneko badirela egungo euskal gizarteak bila dituen bi elementu bereizgarri eta erakusgarri; hortaz zaindu, aldarrikatu eta batez ere erakunde publikoek sustatu beharreko balioak dira, horrenbestez eraiki ahal izango da Euskadin bizikidetza demokratikoan oinarritutako bake sozial iraunkorra.
 

 

Hala bada, aintzat hartzen ditugu nola antolatutako euskal gizarte zibilak hala erakunde publiko batzuek bakearen eraikuntzaren eta giza eskubideen babesaren alorrean azken urteetan garatutako esperientziak, eta balioesten ditugu esperientzia haietatik jaso ahal izan ditugun ikasketak. Elkarrekin Podemosek publikoki onartzen du burura eramandako lana, eta lan hori berreskuratu egin du Euskadin urte hauetan guztietan bakearen eta bizikidetzaren alde antolatutako lan horietatik ikasitakoak praktika politikora eramateko.

Elkarrekin Podemosek uste du etorkizun hobea eta demokratikoagoa lortzeko modu bakarra dela giza eskubideen defentsa integralean oinarritutako herritar kultura eredu berri bat modu transbertsalean antolatzea. Horrenbestez, komunitate zibikoko kide sentitzea sustatzen duen herritartasun irekiaren ulermenean oinarritzen da bakean oinarritutako kultura berri hau, bere sentitzen ditu gizarte horretan gertatzen diren gatazkak, eta esku hartzeko eta parte hartzeko gaitasuna ahalbidetzen du.

Zentzu horretan, gure ustez behar-beharrezkoa da bakea eta bizikidetza sustatzeko politika publikoen esparruan herritartasuna ekintzaren bidez eraikitzeko ideia aldarrikatzea, hau da, teoria eta kontzeptu mailan herritarren parte hartzea deritzona sustatzea. Horrenbestez, esparru horretan ekintza instituzionalaren oinarri izan beharko luketen funtsezko ardatzetatik bat da herritarren parte hartzea nola gizarte hala politika mailan. Eskubide bat eta betebehar zibiko bat izateaz harago, ezin saihestuzko baldintza da bake positiboa eta bizikidetza demokratikoa lortzeko eta, azken buruan, bakean oinarritutako kulturak gure gizarte osoa blaitzeko eta lehengo egoera ez errepikatzeko benetako bermea egoteko.