HERRITARREN PARTE HARTZEA

Elkarrekin Podemoseko Programa (deskargatu)

Atzerriratuari Laguntzeko Euskal Bulegoaren sorrera.

Lehentasunezko arreta botoa eta legezko sostengua bermatzeko.

Herritarren Eskaerak aztertzeko Batzordearen sorrera. 76. eserlekua.

Horretarako modu sinbolikoan gaituko da aparteko eserleku bat, bertatik egin ahal izango dituzte herritarrek beren eskaerak. Kontua da Legebiltzarraren bidez herritarrek, banaka edo batera hartuta, egiten dituzten eskaerak zuzenean Eusko Legebiltzarrera bideratzea. Prozesu horrek Legebiltzarra behartzen du eskaera dagokion erakundeari edo entitateari egitera edo legegintza prozesu berri bat abiaraztera. Nola eskaerak aztertzeko batzordean hala legegintzako herri ekimenen kasuan, herritarrek aukera izan behar dute beren eskaerak zuzenean defendatzeko legebiltzarrean, aparteko eserlekua baliatuz. Herritarrek beren proposamenak defendatzeko bidea zabaltzen eta bermatzen duten parte hartzeko erak dira.

Herri tresna arauemaileen legea.

Zuzeneko demokraziarako tresnak, esate baterako legegintzako herri ekimenak (legebiltzarreko izapideak bermaturik), legegintzako herri ekintzak, herritarren oposizioa erakusteko ekimenak eta legegintzako herri eskaerak, legeen bidez antolatu nahi ditugu. Kulturarteko garapen komunitariorako euskal programa. Antolatutako gizarte zibilarekin eta herritarrekin estu lan eginda planifikatuko, txertatuko eta ebaluatuko da programa hau. Emaitzak baino prozesua bera lehenetsiko da, eta horretarako balioa emango zaie azken urteetan zehar herritarren eskubideak baliatzea ahalbidetu duten oinarriko lan komunitarioari eta auzolanari. Erakundeekin batean bideratu beharreko lankidetza izango da, eta herritarren eta auzoen sare trinkoak ehuntzea izango dute xede.

Herritarrek parte hartzeko eta berrikuntza demokratikorako tresna digitalak.

Garrantzi berezia izango du demokrazia digitala bermatzeko tresnak txertatzeak. Informazio eta komunikazio teknologia berrien erabilera tresna egokia da horretarako, baina sekula ere ez dira bazter utzi behar tresna horietan sarrera ez duten taldeak, horiek ere bildu behar dira erabilera mota horretara.

Herritarren Batzordeen sorrera arloko eta zeharkako esparruetan.

Honako ezaugarri hauek izango dituzte Herritarren Batzordeok:

  • Gobernu autonomoarekin elkarrizketa ahalbidetuko duten eremuak eratzeko aukerak eta espazioak bilatuko dituzte. Aintzat hartuko dira batzordearen erabakiak.
  • Gobernuarena ez den aldearen esku egongo da lehendakaritza. Era berean, garrantzitsua da bilera batzuetan autonomia erkidegoetako arloetako arduraduna (lehendakariordea izango da) soilik gonbidatua izatean agertzea. 
  • Herritarren Batzordeak ikusgarritasuna izan behar du herri mailan, eta funtsezko solaskidetzat hartu behar du autonomia erkidegoak.  
  • Batzordeak bideratuko du Eusko Legebiltzarraren eta mugimenduen eta elkarteen arteko elkarrizketa naturala eta eraginkorra, kide guztiak ahaldunduko dituzten parte hartzeko baldintzak ahalbidetzeko xedean. 
  • Herritarren Batzordeak izango du prentsaurrekoak, topaketak, tailerrak eta beste bere kabuz antolatzeko ahalmena. Eusko Legebiltzarrak errespetatu egingo du independentzia hori.