HEZKUNTZARAKO ESKUBIDEA

Elkarrekin Podemoseko Programa (deskargatu)

GUZTIOK BAT: ELKARREKIN BIZI ETA ERABAKI dolumentuaren laburpena, Programa erantzia. Textu osoa irakurtzeko, descargatu programa.
 

ITUN SOZIAL BERRI BAT

Gizarte demokratiko modernoek bizikidetzaren oinarrizko baldintzak arautzen dituzten funtsezko akordio batzuetan oinarritzen dute beren funtzionamendu kolektiboa. Politikaren esparruan lege testuetan gauzatu ohi dira akordio horietako asko eta asko, esate baterako konstituzioetan, baina badira beste aukera batzuk, beste arau mota batzuk, baita lege testu bihurtzen ez direnak ere.

Gure kasuan, 1979. urtean, urtebete lehenago onartutako konstituzioaren esparruan, besteak beste Gernikako Estatutuan gauzatu zen akordio batera iritsi ginen. Akordio horri esker, autogobernu maila aipagarria garatu ahal izan da. Bestalde, une hartan nazio mailako identitate nagusietako batzuk ordezkatzen zituzten sentsibilitate politiko desberdinen (ez ordea guztiena batzuek kanpoan geratzeko erabakia hartu baitzuten) arteko ituna (testuinguru historikoa kontuan izanik ez zen erabateko askatasun egoeran itundu) ekarriko zuen. Autonomia estatutu soil bat baino gehiago izan zen itun hura, Estatutu haren inguruko akordioa bultzatu zuten indar garrantzitsuenek bideratutako gobernu eta bake itunak (Ajuria-Enea) nagusi ziren garaiko erakusgarri aipagarriena izan zen.

Hala eta guztiz ere, akordio horrek ekarritako gauza positibo guztiak aintzat hartuta ere, ezin ahantzi dezakegu Estatutuaren ondorengo garapenean Estatutuari berari sostengua eman zioten alderdi guztien ez betetzeak, interpretazioak eta berrinterpretazioak gertatu direla, eta akordioaren espiritua bera urratu dela kasu askotan. Ezinezkoa da atzera ez begiratzea, esate baterako, LOAPA legeari edo gehiegikerietan oinarritzen diren legeei, eta ezinezkoa da, bestalde, behar baino lehenago hiltzat emandako estatutuari eta eskumenen alorrean izandako gehiegikeriei ez erreparatzea. Izan ere, bi aldeek erabili dute estatutua truke txanpon gisa beste esparru batzuetan beste akordio batzuetara heltzeko. Bestalde, ezin aipa gabe utz dezakegu motibazio politikoko indarkeriak akordio horretan izandako eragina. Horrenbestez, adierazitakoak adierazita, gaur egun, oinarrizko arauaren maila iritsi zuen akordioa onartu zenetik 37 urte joan direnean, oraindik amaitu gabe jarraitzen du Estatutuaren garapenak.

Denboran irauteko borondatez sortzen dira itun sozial horiek, baina mugatua dute bizitza erabilgarria. Faktore askoren arabera biziraungo dute, baina Estatutua berritzeko edo beste batez hornitzeko herritarren borondateak beharko luke izan faktore nagusia. Bereizgarri hori berezko zerbait bezala bizi behar da, salbuespen edo drama bat izatetik urrutira. Gure kasuan, akordio haiek sinatu zirenetik 37 urte joan direnean, euskal herritarren belaunaldi berriak aurrekoa baino inklusiboagoa izango den beste itun bat lortu nahi du, nazio mailako identitate desberdinen artean zeharkakoagoa izango dena eta iraganean ongi eta oker egindakoei balio handiagoa emango diena.

Datozen lau urteetan aintzat hartuko dugu herritarrek eta politikak gure bizikidetza akordioak berritzeko agertu duten premia. Beharrizan hori ez du soilik belaunaldi berriak planteatzen, azken urteetan gizarte, ekonomia eta erakunde mailan izandako eraldaketek ere bultzatzen dute horretara. 1979. urtekoa ez bezalako garai politikoa zabaldu da, eta erronka berriei erantzungo dien akordioa behar dugu. Hona garai berriaren ezaugarri batzuk: 1979. urtean bazter geratu zen sentsibilitate politikoa akordioetara biltzeko eskaera; motibazio politikoko indarkeria zikloaren amaiera; erakundeak berritzeko premiaren testuingurua; eta herritar gehienen oinarri materialak urritu dituen krisialdi ekonomikoa.

Hortaz, eztabaida horri ateak zabaltzeko, kontu hau ez da lurraldearen estatusera mugatu behar, askoz ere akordio zabalagoak lortu behar dira nola gizarte hala erakunde mailan. Batez ere beste dimentsio horiek ukatuta, agintzen duten alderdi batzuek bila duten bezala, ez direlako haiek bazter uzten; besterik gabe, dimentsio horien aurreko erabaki inplizitoa berentzat gorde nahi dutela esan nahi du, arkitektura instituzional jakin bat eta gizartea eraikitzeko eredu jakin bat inposatzeko.

Lurralde ereduari eta pluraltasunaren kudeaketari buruzko eztabaidan erabilitako hitz klasikoenetara itzulita, guk uste dugu argitu egin behar direla bertan gertatzen diren egoera batzuk. Motibazio politikoko indarkeriaren ondorioetako bat izan zen askatasunik gabeko testuinguru frentista baten ezarpena, eta ondorioz lerrokatze estuak gertatu ziren –interesatuak izan ez zirenean– identitatearen eta sentimendu nazionalaren artean, lurralde estatusaren alde eta botoetan oinarritutako politikaren alde. Luzaroan identifikatu zen indar jakin batzuek baizik ez zituztela estatus mailako lehentasun jakin batzuk ordezkatzen, edo estatus jakin baten alde agertzeak ezinbestean adierazten zuela identitate nazional jakin bat, edo nazio mailan identifikatuta ezinbestean eman behar zitzaiela bozka aukera politiko jakin batzuei. Berriki, Podemos Euskadi –indar plurala eta anitza bere osaeran– Euskadi bezalako agertoki politikoan agertuta, agertoki horretan ez baita aldaketa esanguratsurik gertatu aspaldi honetan, argiago geratu da indarkeriaren zikloaren amaierak zaharkituta utzi dituela aipatutako planteamenduak.

Elementuen ezkutatze horrek halako nahasmendua eragin du, kontu desberdinak biltzen dira, eta kontu horiei banan-banan erantzun behar diegu, hori bai euren artean dauden loturak kontuan harturik: bestela pentsatzen eta sentitzen dugun pertsonen arteko bizikidetza; mekanismo demokratikoak proiektu guztiek bide legalak izan ditzaten burura eraman ahal izateko; eta lurralde estatusaren aurreko proposamen zehatzak, gehiengo handi baten atxikimendua sorrarazteko gai direnak.

Jarraian Elkarrekin Podemosek euskal herritarren arteko bizikidetza eta itun sozial berri hori pentsatzeko eta adosteko xedean proposatzen dituen ardatz garrantzitsuenetako batzuk azalduko ditugu.

I. ardatza. Elkarrekin bizitzeko borondate argi eta garbia eta giza eskubideekiko errespetua

II. ardatza: Erabakimena. Argitzeko akordio bat

III. ardatza: Erabakimena. Argitzeko akordio bat

IV. ardatza: Eskubide sozialak blindatzea

V. ardatza: Arkitektura instituzional berri bat

VI. ardatza: Herritartasunaren kontzeptu berri bat gobernantzarako

VII. ardatza: Aukerak eskainita iraunkorra izango den eredu ekonomiko berria

VIII. ardatza: Euskara euskal herritar guztiek partekatutako kultur ondarea

IX. ardatza: Nafarroako auzia

X. ardatza: Lurralde barneko eta lurralde arteko elkartasuna

 

 

 
 
 
 

Borrador de la Ponencia de Autogobierno, actualmente en proceso de debate previo a su presentación en el parlamento vasco.