JUSTIZIA ESKUBIDEA

Elkarrekin Podemoseko Programa (deskargatu)

DOAKO JUSTIZIA

Berriki konstituziotik kanpokotzat jotako tasa judizialei buruzko Legeaz gain, “doako justiziaren” eskubide konstituzionalaren aurkako neurriak abiarazi dira, gure herrialdean eskubide konstituzional horiek Ofiziozko Txanda deritzonari esleitutako abokatuen bidez emanak direla, herritarrek beren legezko babesa bermatzeko nahikoa baliabiderik ez duten kasuetan. Eusko Jaurlaritzak azken urteetan oso ordainsari txikiak ordaintzen dizkie ofiziozko txandan aritzen diren abokatu profesionalei, eta hori gutxi balitz, hilabete askotan atzeratzen du ordainsari ezin apalago horien ordainketa, zerbitzua baldintza eraginkorretan eta halako kalitatearekin eskaintzeko muga gaindiezina eraiki duelarik. Aurrekontu eskas horrek doako laguntza juridikoaren sistema hondatzeko joera duen estrategia politikoa salatzen du, eta profesional independenteek sistema hori bazterrera uztera eramaten du. Babestu beharreko funtsezko eskubidea da doako justizia. Ofiziozko Txanda bermatu beharra dago Administrazio Publikoak eskaini beharreko zerbitzu publiko gisa.

 

KONPONBIDERAKO BITARTEKARITZA ETA JUSTIZIA

Justiziaren esparruko politika aurreratuenek oro har alde auzilarien arteko borondatezko bitartekaritzaren ereduak aurreikusten dituzte gatazkak gainditzeko alternatiba gisa. Eta zigor esparruaren kasuan, “konponbiderako justiziaren” esperientzia osagarriak edo “ordainpeko justiziaren” ohiko ereduen esperientzien ordezkatzaileak proposatzen dituzte. Ordainarazita zigortzen zaio gaizkileari egindako delitua ordain dezan gizarteak trukean ezertxo ere jasotzen ez duelarik, eta kasu gehienetan, biktimak ordainak modu eraginkor batez lortu gabe. Espetxe zigorra da eredu zabalduena.

Aitzitik, eragindako kaltea konpontzen saiatzen den hura da Konponbiderako justizia: arau hausleari zigor bat jarrita ondorioak zuzenean eta modu positiboan eragiten dio biktimari edo oro har gizarteari biktimen taldeen bidez. Zigor horiek espetxearen edo zigor ekonomikoaren –gehienetan ezin kobratuzkoa izaten da zigortua kaudimengabea izaten delako– lekua hartzen dute lan komunitarioak, gizarte mailako lanak, egiteko obligazioa ezartzen zaielako, edo antzeko delituen ondorioz larriki kalteturik gertatutako biktimei laguntzeko obligazioa ezartzen zaielako.

Adibide bat litzateke droga trafikatzaile txikiari ezarritako drogamenpekotasuna uzteko zentroetan lan egiteko obligazioa, edo bide segurtasunaren aurkako delituaren erantzuleari ezarritako obligazioa, trafiko istripuen ondorioz elbarrituta geratutako pertsonei laguntzeko obligazioa. Konponbiderako justiziaren mekanismo horiek biktimari eta gizarteari eragindako kaltearen konponketan finkatzen dute helburua, gizartearentzat emaitza positiborik sortzen ez duen eta zigortuaren jokabide arau hauslea birgizarteratzen ez duen zigor eredu abstraktu batetik urrunduz.

Eusko Jaurlaritzak funtsezko betekizuna du aldeen artean bitartekaritza mekanismoak elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez sustatzeko eta konponketaren aldeko justizia bultzatzeko.