DISKRIMINAZIORIK GABEKO HEZKUNTZA

Elkarrekin Podemoseko Programa (deskargatu)

Giza eskubidea da hezkuntza, funtsezko tresna berdintasunaren aldeko lorpenetarako bidean. Zentzu horretan, funtsezko tresna da halaber Koedukazioa, sexu bata bestearen mendean ezarriko duten harremanak ez daitezen heda. Aitzitik, baldintza berdinetan hartu behar dira emakumeen eta gizonen errealitateak eta historia, bestelakotasunetik berdintasunean hezi ahal izateko. Diskriminaziorik gabeko hezkuntzak onura dakarkie neska eta mutilei, eta lagundu egiten du, halaber, emakumeen eta gizonen arteko harreman berdinzaleagoak gorpuzten eta, ondorioz, batzuentzat eta besteentzat mundu justuago bat eraikitzen.

Horregatik egiten ditu Elkarrekin Podemosek proposamen hauek:

  • Mintzaira inklusiboa erabiliz heziko dira neskak eta mutilak hasiera-hasierako urteetatik.

  • Koedukaziorako Planaren bultzada estrategikoa, 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzako plan berezi bat garatuz, heziketa ez sexista baterako lehen urrats gisa.

  • Hezkuntza curriculumean biolentziaren aurkako eta haren prebentziorako heziketa aintzat hartzeko konpromisoa.

  • Androzentrismoa eta estereotipo heteropatriarkalak arbuiatuko dira testu liburuetan eta hezkuntza jardueretan, eta haietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatuko dira.

  • Eskolako bizitzako alderdi guztietan bultzatuko da Berdintasuna (pertsonen arteko harremanak, egitura, jolas orduak, kirola, eta abar).

  • Sexu heziketa afektiboa indartuko da nerabeen artean, haien harremanei eta teknologia berriei garrantzi berezia emanez.

  • Sexu bestelakotasun afektiboa eta bizikidetza unitate eredu berriak hartuko dira aintzat hezkuntza curriculumean.

Elkarrekin Podemos osatzen dugun emakume eta gizonon iritziz, gizarte guztiz demokratiko eta justu ororen egiturazko balioa izan behar du betiere Genero Berdintasunak eta, beraz, euskal marko politiko berriaren oinarrizko zutabea izan dadila exijitzen dugu. Marko politiko berria formula sozial berritzailez hornitu beharra dago eta, emakumeen eta gizonen arteko egiazko Berdintasuna ez ezik pentsamolde aldaketa bideratu eta gauzatu beharra dauka herritarren artean, gizartea egiaz aldatuko bada.

Pertsona batek Berdintasunaren alde urrats bat egiten duelarik, aurrera egiten du gizarte osoak. Gizartea aldatzeko eta herritarren zerbitzuan jartzeko tresna gara alderdi politikook, eta bere antolakuntzaren mugen gainetik hedatu beharra dago feminismoa. Horrexegatik saiatuko gara etengabe politikan, ahalduntzearen bidez, gero eta emakume gehiagok parte har dezaten, eta parte hartze horrek berezko agenda politikoa edukiko du betiere, emakumeak lagunduz eta bultzatuz. Emakumeak jardun politiko publikoan ikuste soiletik harago doan zerbait da hau guztia, emakumeen erabaki-organoetan parte hartzea ezinbestekoa eta erabakigarria izatea lortu beharra baitago. Izan ere, funtsezko gizarte eragilea ari da borroka honetan: emakumeen mugimendu feminista. Hari zor dizkiogu neurri handian arlo honetan egin diren aurrerapenak. Berak dira aldaketa honen protagonistak.