ESKUBICE ZIBILAK ETA POLITIKOAK: BERDINTASUNA GIZARTE ESPARRU GUZTIETAN

Elkarrekin Podemoseko Programa (deskargatu)

Mugimendu feministekin eta beste gizarte mugimendu batzuekin batera, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen berrikustea eta haren gaineko eztabaida bultzatuko ditugu, egungo gizartera egokitu beharra baitauka, aldarrikatu zenetik 12 urte igaro ondoren. Bereziki ekin beharko zaio haren betetzeari, hizkuntza modu lasaiegiak saihestuz adibidez. Ildo horri berari jarraiki, aldaketa proposatuko dugu Legean, diskriminazioa bizitzako esparru guztietatik errotik ateratzeko xedean. Horretarako, zeharkako modu integralean lan egin beharko da esparru horietan guztietan, egungo araudian zehaztu ez diren diskriminazio motei arreta berezia jarriz: adina, bestelakotasun funtzionala, sexu orientabidea, genero identitate alternatiboak, etnia eta gizarte jatorria.

Babes juridiko eta administratiborako tresnak sortuko ditugu, mota guztietako diskriminazio ekintza edo omisioen aurrean defendatu ahal izateko.

Eraso moral, psikologiko eta sexualen hautemate eta esku hartze protokoloak indartu eta bultzatuko ditugu, lan eta hezkuntza esparruetan.

Genero Indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriak arautzen dituen abenduaren 1/2004 Lege Organikoan aldaketa bideratzeko eskatuko dugu (estatu esparrukoa da lege hori), agertzeaz gainera, emakumeen aurkako biolentzia mota hauek guztiak atentatutzat har ditzan. Menderatze harremanen markoaren barruan kokatuko ditu eraso horiek eta ez soil-soilik bikote barruan, egun egiten duen bezala. Biolentzia Matxistak borrokatzea eta, gainera, emakumeak eta haien alabak eta semeak babestea, behar du izan Lege horren xedeak. Elkarrekin Podemosek uste du Abortuaren Legearen erreformak, PPren gobernuak bideratu duenak, 18 urtetik beherako emakumeen sexu eta erreprodukzio eskubideen aurka jotzen duela zuzenean, haien sexu eta erreprodukzio eskubideak murrizten dituelako. Halatan, beharreko bitarteko guztiak baliatuko ditugu Euskaditik erreforma hori bertan behera uzteko eta abortua aske eta dohainik bermatuko duen Legearen alde lan egiteko. Lege berriaren arabera, emakume guztiek edukiko dute beren gorputzaren gainean aske erabakitzeko eskubidea.