HIZKUNTZ ESKUBIDEAK

Elkarrekin Podemosek euskal kulturaren ondare eta funtsezko atal gisa hartzen du Euskara, euskaraz askatasun osoz hitz egin ahal izatea eskubide bat da eta aukera egokia komunitatea modu barneratzailean sortzeko eta nahi diren gizarte aldaketak sustatzeko. Uste dugu pertsona guztiok dugula administrazio publikoetan EAEko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan komunikatzeko, harremanak izateko eta erantzunak izateko eskubidea. Garbi daukagu ez dugula herritarren zati bat kanpoan uzten duen hizkuntza politikarik nahi, eta horrexegatik, neurri ekonomiko zehatzak bultzatuko ditugu bi hizkuntza ofizialak ezagutu eta ikasi nahi dituen pertsona orok aukera hori izan dezan, inolako inposiziorik eta baldintzatzailerik gabe. Hori guztia, arrazoi askorengatik, euskaraz ez dakiten pertsonak errespetatuz eta baztertu gabe.

Hizkuntzaren normalizazioaren alorrean eman beharreko urrats guztiek irmoak izan behar dute, baina ez intrantsigenteak, gizarte egiaz elebiduna lortu ahal izateko. Euskal gizarte osoaren ondarea da euskara. Kontuan izan behar dugu gaztelaniarekin eta frantsesarekin kontaktuan dagoela euskara eta, urrats handiak egin badira ere, gutxienen hizkuntza eta eremu urrikoa dela oraindik. Horrexegatik, hain zuzen ere, bereziki lagundu eta bultzatu behar dugu. Aukerak eta eskubideak zabalduz bultzatu behar dugu, oztopoak kenduz, gaur hitz egiten ez dutenengana edo ulertzen ez dutenengana hurbiltzeko, trabarik jarri gabe eta inor baztertu gabe, atxikimenduak areagotuz, hizkuntza bizikidetzarako zubiak sortuz (soilik erdaldunak direnei euskal kulturaren eta hizkuntzaren aberastasuna erakutsiz, inposiziorik gabe, hauxe da, euskaraz ez jakitean galtzen ari diren ondarea azalduz: musika, mitologia, literaturgintza eta abar).

Euskararen erabileraren aldeko apustua egiten dugu, hala esparru pribatuan nola publikoan (hezkuntza, lan, administrazio, komunikazio, politika eta kultur esparruetan). Edozein pertsonaren oinarrizko eskubidea dela eta Euskadiko ondare immaterialaren barnean dagoela uste dugu. Horrenbestez, funtsezkoa da bi hizkuntzak ezagutzeko bideak eskaintzea. Hori guztia lortzeko, hauxe proposatzen dugu:

  • Erabileran gaur egun dagoen diglosia egoeraren inguruan sentsibilizatzea, eta horretan oinarrituta Euskararen ikaskuntza eta Euskadiko ondare immaterial gisa duen garrantzia bultzatzea.

  • Euskara ikastea eta pixkanaka-pixkanaka herritarrek eguneroko bizitzan erabil dezaten bultzatzea, Euskararen Legearen bidez euskaltegietan eta Hizkuntza Eskola Ofizialetan doan ikasteko eskubidea ezarrita, ikaskuntzarekin gutxieneko konpromisoa hartzeko baldintzarekin betiere (mailak gainditzea edo klaseetara erregulartasunez joatea). Euskaltegi publikoen Euskal Legearen biziraupena diruz laguntzea eta bermatzea.

  • Euskara nahiz gaztelania modu osoan eta egiaz erabil daitezen bultzatzea eskola esparrutik haratago.

  • Euskarazko kultur ekoizpenaren eta jardueraren beharrei lehentasunez erantzutea, pertsona sortzaileei horretarako beharreko baliabideak eskainiz.

  • Era askotako jarduerak bultzatzea, norberak kudeatuak eta doanekoak, nahi duten pertsonei Euskaraz erlazionatzeko eta beren hizkuntzan komunikatzeko aukera emateko.

  • Erakunde Publikoetan euskararen erabilera bultzatzea gaztelaniaren baldintza berdinetan. Edozein pertsona gaztelaniaz bezala euskaraz erantzuna izateko aukera bultzatzea, funtzionarioen artean euskararen ikaskuntza eta erabilera sustatuz. Horretarako, Euskara gehien erabiltzen den hirietan lehenetsiko dira ahaleginak eta neurriak.

  • Hizkuntza eskakizunen politika berrikustea enplegu publikoa eskuratzeko baldintza gisa eta pizgarrien bidez bultzatzea langile publikoen euskaraz hitz egiteko gaitasuna areagotzea, eskatutako mailak lanpostuetara egokitzen diren ebaluatuz, eta haien balorazioa meritu gisa euskaraz ez dakitenentzat oztopo gaindiezin bilaka ez dadin haztatuz. Aldian behin azterketak egitea esparru publiko bakoitzean (hezkuntza, lan, administrazio, komunikazio, politika eta kultur esparruetan) euskararen erabilera maila ebaluatzeko, hizkuntza politika birbideratzeko eta haren eraginkortasuna hobetzeko.

    • hizkuntza eskakizuna (C2) hizkuntza alorrarekin loturiko sektoreetan diharduten profesionalei bakarrik eskatzea.

  • Euskarazko kultur ekoizpenaren eta jardueraren beharrei lehentasunez erantzutea, pertsona sortzaileei horretarako beharreko baliabideak eskainiz. Pixkanaka-pixkanaka euskara eta gaztelania erabiltzea, behar denean azpitiluekin, ETBren orotariko bi kateetan, elebitasun harmonikoa eta pertsona guztiek bi hizkuntzekin kontaktua izan dezaten bultzatzeko. ETBn zine film ospetsuak, eta lehen mailako fikziozko telesailak eta dokumentalak eta era askotako animazioa euskaraz ematea. 2009. urtetik izan den atzeraldiaren aurrean, proposatzen dugu itzulpengintzan eta bikoizketan inbertsioa handitzea, neurri horiek guztiak aurrera eraman ahal izateko, 2 milioi euro gutxienez. Galizian eta Katalunian (gaztelaniaz idazten ari gara) beren hizkuntzetan egiten den bikoizketa lan horretarako inbertsioa 3,5 eta 8 milioi eurokoa da, hurrenez hurren.

  • Erakunde Publikoetan euskararen erabilera bultzatzea gaztelaniaren baldintza berdinetan. Edozein pertsona gaztelaniaz bezala euskaraz erantzuna izateko aukera bultzatzea, funtzionarioen artean euskararen ikaskuntza eta erabilera sustatuz.

  • Aldian behin azterketak egitea esparru publiko bakoitzean (hezkuntza, lan, administrazio, komunikazio, politika eta kultur esparruetan) euskararen erabilera maila ebaluatzeko, hizkuntza politika birbideratzeko eta haren eraginkortasuna hobetzeko.

  • Adin guztietarako euskarazko literatura bultzatzea, gazte literatura barne, gaur egun huraxe baita gutxien garatzen ari dena.

  • Euskara/gaztelania zinpeko itzultzaileen eta interpreteen habilitazio baldintzak, eta baita beste hizkuntza bikote batzuetan ere, Euskal Herriko Unibertsitateak Itzulpengintza eta Interpretaritza graduatua edo lizentziatua titulazioetarako eskainitako baldintzetara eta kreditu kopurura egokitzea.

  • Estatuko instituzioei beren nazioaniztun eta eleaniztun errealitatearekin konprometitu daitezen eskatzea, lurralde osoan hizkuntzen ezagutza bultzatuz, hizkuntza eskolen eta unibertsitateen bidez, eta Estatuko hizkuntza eta kultur aniztasuna ezagutzera ematea kultur sarearen eta hezkuntza sistemaren bidez. Euskal esparrutik Hizkuntzen Estatuko Institutu bat bultzatu nahi dugu, sustapen esparru eleaniztuna, estatuko hizkuntza aberastasunarekiko errespetua izateko lan egingo duena, komunitateen artean ikasleen bizikidetza sustatuko duena, kultur errealitate desberdinak ezagutu ahal izateko.

  • Hirueletasuna irmo bultzatzea, gizarte argi eta garbi elebidunaren (euskara-gaztelania) oinarritik abiatuta. Aurrera egin behar da beste hizkuntza batzuk ezagutzeak dakarren aberastasuna positiboki baloratuko duen kultura sortzeko, kultura jatorrizko bertsioan eskainiz. Gure gazteak nazioarte mailan inolako zailtasunik gabe komunikatzeko hizkuntza izan behar du ingelesak.

  • Euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza zabal eta ugaria bultzatzea herritar guztientzat.

  • Pixkanaka-pixkanaka euskara eta gaztelania erabiltzea, behar denean azpitiluekin, ETBren orotariko bi kateetan, elebitasun harmonikoa eta pertsona guztiek bi hizkuntzekin kontaktua izan dezaten bultzatzeko.

  • ETBn zine film ospetsuak, eta lehen mailako fikziozko telesailak eta dokumentalak eta era askotako animazioa euskaraz ematea.