Hauteskunde-elkarteak / Herri-elkartasuneko Udal Hautagaitzak.
Nahiz eta berez gure erakundearen parte ez izan eta haietan alderdi politiko bezala parte ez hartu, Podemosek, Vista Alegren onartutako Oinarri Politikoen dokumentuan ezarritakoa jarraituz, azken udal hauteskundeetan Hauteskunde-elkarteen edo Herri-elkartasuneko Udal Hautagaitzen eraketa bultzatu zuen. Beren sustatzaileetariko eta kargudun hautatuetariko askok hainbat udalerritan nola edo hala Podemoseko proiektuan parte hartzen dute eta nola edo hala hautagaitza-lagun horiekin lankidetzan aritzen gara.