LAN EZBEHARREN AURKA BORROKATZEA

Elkarrekin Podemoseko Programa (deskargatu)

Lan munduak ezbehar kopuru handiak eta osasun kalte ikaragarriak ekarri ohi ditu, eta hori ez genuke onartu behar. Prekarietatea eta kontratuen txandakatzea dira hori gertatzeko arrazoi nagusiak, bai eta enpresaburu eta administrazio publikoek prebentzio kudeaketaren arloan izaten duten gabezia ere. Lana antolatzeko modu berriek ere badute eraginik. Izan ere, lehentasuna izaten dute malgutasunak (eta ez osasunak), kontratuen eta azpikontratuen arteko prebentzioan dagoen deskoordinazioak, ordezkari sindikalek prebentzioaren arloan parte hartzeari edo haiei kontsultatzeari uko egiteak eta baliabide gabeziak. Lan arloan, ezin dugu kalitatezko enpleguaz hitz egin kontratuen egonkortasunean osasunaren babesa ere txertatu ezean.