AZPIKONTRATAZIOA MURRIZTEA

Elkarrekin Podemoseko Programa (deskargatu)

Ikusten ari gara enpresek, laneko kostuak murrizteko asmoz, geroz eta joera handiagoa dutela euren jarduerak enplegu prekarioagoak dituzten beste konpainia batzuei azpikontratatzeko. Enpresa dinamika horri jarraitu diote administrazio publikoek ere herritarrei eskaintzen dizkieten zerbitzuetako batzuk emateko, eta horrek arrisku gehigarria dauka: zerbitzuen kalitateak okerrera egitea, hain justu.

Elkarrekin Podemos koaliziotik aldarrikatuko dugu euskal administrazio publiko guztietan azpikontratazioa murriztea.

Euskadiko administrazio publikoetako azpikontratazioa maila bakarrera mugatzea babestuko dugu.