Berdintasuna enpleguan Berdintasuna enpleguan

 

BERDINTASUNA ENPLEGUAN

Elkarrekin Podemoseko Programa (deskargatu)

Enplegua sustatzeko bultzatuko dugun politikak lehentasuna emango die enplegu duina lortzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboei. Hala, enplegu planak programa espezifikoak landuko ditu honako kolektibo hauentzat: emakumeak, gazteak, iraupen luzeko langabeak, dibertsitate funtzionala duten pertsonak, etorkinak eta baztertuak izateko arriskuan dauden bestelako kolektibo batzuk.

Berdintasunaren helburuak lotura izan behar du bizimoduetan, gizartearen parte-hartzean, aisialdian... eragina duten faktoreekin. Horregatik, ezinbestekoa da gizarteari hainbat zerbitzu ematea (hala nola haurrentzako eskolak), lanorduetan malgutasuna izatea (lan bizitza eta bizitza pertsonala kontziliatzeko), eta kontratazioaren arloan neurri espezifiko batzuk zehaztea.

Enplegu planetan plan espezifiko bat ezarriko dugu, genero berdintasunaren aldeko ekintza osotu bat antolatzeko. Plan horretan udalek, erakunde sindikalek eta patronalek parte hartu beharko dute. Norabide horretan doazen neurriak bultzatuko ditugu administrazioetan, eta neurri horiek hitzarmen kolektiboetan txertatzen lagunduko dugu.

Emakumeek ordezkaritza txikia duten sektoreetan kontratazioa bultzatzeko bideak zabaltzeko eta indartzeko lan egingo dugu, bai eta Berdintasunerako Lan Ikuskaritzaren irudia ezartzeko ere. Tokiko erakundeetan eta gizarte eragileetan Berdintasun Eragileak sortzen lagunduko dugu, eta enpresetan etengabeko prestakuntza bermatzea sustatuko dugu, bai eta lan merkatuan hasi nahi duten emakumeen lanerako prestakuntza bermatzen ere.