ZERBITZU PUBLIKOAK BULTZATZEA, ENPLEGUA SORTZEKO

Elkarrekin Podemoseko Programa (deskargatu)

Gizartearen eskaerei erantzuteko, oinarrizko premiak asetzeko eta aukera berdintasuna sustatzeko ezinbestekoa da zerbitzu publikoak hobetzea eta ugaltzea. Alde batetik, oinarrizko zerbitzu publikoak hobetu behar dira (hezkuntza, osasuna, mendekotasuna...).

Horretarako, beharrezko bitarteko materialez hornitu beharko dira, eta langile taldeei biztanleko errentari dagokionez Euskadiren parekoak diren Europako herrialdeen ratioak eman beharko zaizkie. Eta, bestetik, zerbitzu publikoetan enplegu egonkorra bermatzea. Enplegua sortzeko eta herritarrei zerbitzu berriak emateko, baina, beharrezkoa da besteak beste kulturaren, aisialdiaren, ingurumenaren eta energia berriztagarrien arloko eskaerak ere asetzea.

Gure aburuz, zerbitzu eta sektore horiek enplegu iturri berriak dira, helburu bikoitz hori lortzen lagunduko dutenak: erabateko enplegua izango duen gizartea izatea, bizi-kalitate onarekin eta gizarte eskubideekin. Horrenbestez, gizarte eragileen laguntzarekin, premia horiek guztiak asetzeko konpromisoa hartzen dugu. Alderdi horri dagokionez, hurbileko zerbitzuen garapenaren aldeko apustu irmoa egingo dugu.

Zerbitzu horietako askok zerbitzu publikoen ezaugarriak dituzte (haurtzaindegiak, adinekoen zaintza, tokiko garraioak, tokiko kultur eskaintzak, gizarteratzeko zailtasunak dituzten gazteentzako laguntzak, etab.).