ENPLEGU DUINA

Elkarrekin Podemoseko Programa (deskargatu)

Jarduera ekonomikoa garapen ekonomiko jasangarria lortzeko bideratu behar da; betiere, herritarren interesak elitekoak diren pertsona pribilegiatu gutxi batzuen interesen aurretik jarrita.

Gure errealitatean, enpleguak geroz eta baldintza prekarioagoak ditu. Behin-behinekotasunean, kontratu prekarioetan, segurtasunik ezean, lan istripuen igoeran, eskubideen urraketan eta horien defentsagatik egindako aldarrikapenaren jazarpenean oinarritutako errealitatea dugu gaur egungoa.

Euskadin, % 12,5eko langabezia tasa dugu (BAIren arabera). 25 urtetik beherako pertsonen kasuan, egoera are larriagoa da, kopurua % 36ra igotzen baita. Egia da datu horiek, beste arlo batzuetakoak bezalaxe, ez direla estatuko okerrenak. Alabaina, 2016ko abuztuan ikusi dugu euskal langileek erosteko ahalmena galdu dutela 2012az gero. Eta ezaugarri horri dagokionez, estatuko buru gara.

Gizarte eredu bidezko, jasangarri eta ekitatiboan, enplegua izaten jarraituko dugu, baina enplegua ez da egongo gainbalioak sortzearekin lotuta, baizik eta premiak asetzearekin eta gizarteari begira jasangarriak diren zereginak banatzearekin lotuta. Geure buruari galdetu behar diogu ea zer premia diren pertsona guztiek aseta eduki beharrekoak, zer ekoizpen eredu garbik eman diezaiekeen erantzuna premia horiei, zer enplegu diren gizarte mailan nahi ditugunak eta enplegu hori zenbana eta nola banatu behar den, bizitza ardatz hartzen duten gizarte bidezkotasunaren irizpideetan oinarrituta. Hori guztia, nola ez, industria sektore handien, lehen sektorekoen eta zerbitzuen eraldaketarekin loturik egongo da. Enplegu desiragarri berriak sortu beharko dira giltzarriak diren hainbat sektoretan, bizitza jasangarria izan dadin. Horregatik guztiagatik, iruditzen zaigu enplegua zutabe garrantzitsua izango dela eredu horren sorkuntzan; baina ez zeinahi enplegu.

Elkarrekin Podemosen lanpostuen eta aberastasunaren banaketaren aldeko apustua egingo dugu. Eta banaketa horretan, enplegu duina eta jasangarria sortuko dugu, ekoizpen lana baino gehiago pertsonak jarriko dituena erdigunean.

Elkarrekin Podemosetik mito bati egingo diogu aurre; zehazki, jasangarritasuna aurrerabide ekonomikoaren bizkar baino lor ezin daitekeela dioen mitoari. Gaur egun badaude oinarrizko froga batzuk, ekonomien Ā«ekologizazioakĀ» aberastasuna eta lan aukerak sortzea galarazten ez duela diotenak; aitzitik, helburu horiek betetzeko eta krisialditik ateratzeko modu jasangarri bakarra dela diotenak.