Edukira joan

HONDAKINEN SORKUNTZA ETA KUDEAKETA GARBIA

Elkarrekin Podemoseko Programa (deskargatu)

Gure sistema ekonomikoaren oinarria da kontsumorako ondasun kopuru handiak ekoiztea eta merkaturatzea, berehalakoan gero eta etekin ekonomiko handiagoak eta iraunkorragoak sortzeko xedean, kontuan hartu gabe horretarako behar diren lehengaiak, ura edota energia betiko ez direla kontuan hartu gabe (baliabide gutxiren ahitzea), ekoizpen prozesuak ingurumenean eragiten duen inpaktuari erreparatu nahi izan gabe (industria kutsadura, CO2-aren igorpenak), eta ondasun horietako asko biharko egunean bihurtuko diren hondakinez batere axolatu gabe (zaharkitze programatua, erabilera bakarreko objektuak, birritan erabili ezin diren ontziak).

Arestian azaldu dugunaren bestaldera, Elkarrekin Podemosek defendatzen duen ekonomia eta ekoizpen ereduaren arabera, merkaturiko ondasunek pertsonen oinarrizko premiak asetzeko balio behar dute, eta asetze hori ahalik eta baliabide gutxienen kontsumoaren bidez (eraginkortasun materiala eta energetikoa), ahalik eta epe luzeenean (iraunkortasuna) eta ahalik eta hondakin kopuru gutxien sorraraziz (ekoizpen garbia, ekonomia zirkularra) lortu behar da.