I+G+b

Elkarrekin Podemoseko Programa (deskargatu)

Elkarrekin Podemosek euskal hauteskundeetan aurkeztuko duen programaren zutabe nagusietako bat da ekonomiaren bizkortzea, enplegua sortzeko. Produkzio eta kontsumo arduratsua aintzat hartuko duen eredu berri baterako bidean orientatu nahi dugu ekonomiaren bizkortzea, osasuna eta segurtasuna sustatuz, eta merkatuan ingurumenaren iraunkortasuna bermatuko duten produktu eta zerbitzu berriak plazaratuz. Funtsezkoa da horretarako enpresa ertain eta txikien gaitasun berritzailea hobetzea.

Berrikuntza irmo bultzatuz baizik ez dugu hori guztia lortuko. Ikerketa, garapen eta berrikuntzarako (I+G+b) politika sendoak inplementatu beharko dira horretarako, ikerketak eta berrikuntzak hezkuntzan duten eragina sustatuz. Halatan, zientzia eta teknologia aurrerapenek bezala, gizarte eta kudeaketa berrikuntzak ere bere pisua eduki behar du hezkuntzan, eta funtsezko osagai gisa eraman behar dira eskola curriculumera ez ezik ikastetxeen antolakuntza eta jarduerara ere.