ZERGA SISTEMA BERRIA

Elkarrekin Podemoseko Programa (deskargatu)

Apalenetakoa da Euskadiko presio fiskala 28en Europar Batasuneko herrialde guztien artean. ELA sindikatuak 2016ko martxoan aurkeztu zuen Euskal Herriko fiskalitateari eta aurrekontuei buruzko txostenaren arabera, 2012. urtean, 28en EBren batez besteko presio fiskalari eutsi izan baliete, gure administrazioek 7.578,9 milioi euro gehiago bilduko zituzketen, hau da, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuaren % 68.

EHUk Eusko Jaurlaritzari erreforma fiskalari buruz prestatu zion txostenaren arabera, presio fiskala zuzeneko zergetan (PFEZ, Sozietateen Zerga, Ondarea eta Oinordetzak eta Dohaintzak) areagoturik ez dira soldatapeko lanaren, enpleguaren eta aurrezkiaren gaineko sustagarriak modu esanguratsuan ahultzen, ez da enpresen lekualdatzea sustatzen, ez da lehiakortasuna galarazten, gure ingurukoak askoz presio fiskal handiagoko estatuak direlako. Izan ere, arrazoi fiskalak direla medio emigratzeak ekonomia eta pertsona kostu oso handiak dakarzkie ia beti enpresei.

Elkarrekin Podemosek oso diagnostiko argia egin du arlo sozialean, eta egiazko progresibitaterantz joko du bultzatu nahi duen aldaketak. Hona hemen gure proposamenak zertan diren:

Sozietateen zerga

Sozietateen zerga ez da dagoeneko bilketa-zerga bat, enpresek benetan ordaintzen dituzten karga-tasak % 15etik beherakoak direlako. Izan ere, kenketa eta salbuespen sorta ezin zabalago baten araberako aukerak baliatzen dituzte enpresek arlo honetan guztian, eta oso baliabide murritzak dituzte Zerga Agentziek iruzurrari aurre egiteko. Zerga honek estatuko fiskoari egiten dion ekarria BPGren % 1,5eko eskasa baizik ez da, nahikoa ez inondik ere. Zeharo gaitzesten ditugu inbertsiogile handien edota sozietateen (kenketak lortzeko sorturiko fundazioak) gaineko zergak murrizteko sortu diren tresnak. Berehalako helburua behar du izan zerga honen BPGren araberako ekarria bikoiztea.

PFEZ

Oinordetzak eta dohaintzak

Oinordetza handiek pribilegiozko tratua jasotzen dute foru lurraldeetan, % 1,5eko kargatasa baizik ez duten aldetik. Ezezaguna da jokabide hori zerga administrazio askotan; izan ere, gurasoengandik seme-alabengana eskualdaturiko fortuna handiek % 20 ordaintzen dute Alemanian, % 36,5 Andaluzian, % 40 AEBn eta % 45 Frantzian. Zerga hau berrikustea proposatzen dugu, horrenbestez, inguruko herrialdeetakoaren mailakoa izan dadin.

Ondarearen gaineko Zerga

Zerga honen araberako diru-bilketa oso apala da egun eta, beraz, orain arte bezala egingo dugu lan Foru Aldundietako Batzarkide Taldeetan, horren gora dauden minimo salbuetsiak apaltzeko eta haiei aplikatu beharreko karga-tasak goratzeko.

Iruzur fiskala borrokatu

Iruzurra da euskal zerga sistemak daukan osagai gaiztoenetako bat. Iraindu egiten du izugarriro bilketa sistema eta zilegitasuna kentzen die modu lazgarrian zerga erakundeei. 3.700 milioi euroko iruzurraren berri eman digu txosten batek (“Ezkutuko Ekonomia eta Zerga Iruzurra Euskadin”, Eusko Jaurlaritzak UPV/EHUri agindua). Horien artean, 2.000 milioi dagozkie Euskal Administrazioek kudeaturiko zergei, 300 Estatuaren zergei eta 1.400 milioi dira Gizarte Segurantzari ordaindu ez zaizkion kotizazioak. Administrazioen eskuetan egon behar luketen, hau da, administrazioek kudeatu beharko luketen kopuru horren zati handi bat berreskuratu behar dugu inolaz ere.

Gardentasunak gidatzen duen kode etikoak bultzaturik, iruzurraren eta paradisu fiskalen aurka borrokatzeko konpromisoa hartu du Elkarrekin Podemosek.

EkoFiskalitatea