KULTURA ETA INFORMAZIOBIDE PUBLIKOAK

Elkarrekin Podemoseko Programa (deskargatu)

Gizartea eta bizi garen mundua ulertzeko moduarekin lotzen gaituen praktika, adierazpen, hizkuntza eta ideien multzoa da kultura. Bereizgarrien eta nortasun ezaugarrien multzo bat, geure buruak ezagutzeko eta besteekin bizitzeko eta pentsatzeko modu bat partekatzeko aukera ematen diguna. UNESCOK 1982ko adierazpenean dioen bezala, kulturaren bidez gizakiak adierazi, bere buruaren kontzientzia hartu, bere burua proiektu bukatu gabetzat hartu, norberaren lorpenak zalantzan jarri, etengabe esanahi berriak bilatu, eta bere burua gainditzen duten lanak sortzen ditu. Horrenbestez, hala ulertutako kulturak hedadura politiko handia du, komunitatearen eta elkarbizitzaren eraikuntza bultzatzeko, askotan ikusezina, baina nahitaez aintzat hartu beharrekoa gizarte aldaketa bultzatu nahi badugu.

Horregatik, Elkarrekin Podemosek beste kultur eredu bat bultzatu nahi du Euskadirako, kultura bizitzaren erdian jarriko duena. Eredu ez hain paternalista eta merkaturatua, baina bai feministagoa eta herritarrena. Garen horren oinarritik elikatuko den eredua, izan nahiko genukeen horretan proiektatzeko; kultur jarduerak esparru guztietan landuko dituen eredua, alor profesionaletik nahiz amateurretik, sormena eta esperimentazioa bultzatu ahal izateko pentsamendu kritikoa garatzeko, eta emantzipazio esperientzia berri bat, duintasun pertsonal eta kolektiboa, bultzatzeko. Lau zutabetan oinarrituko litzatekeen kultur eredua: Kulturarako eskubidea eta sarbidea, Kultur aniztasuna, Kultur ekosistemaren iraunkortasuna eta Kultura komunikazioa da.

Horrek guztiak kultura politiko berria eskatzen du gainera, irudimenarekin eta ausardiarekin bizitza politikoan aktiboki parte hartzeko gai izango dena, desilusioaren eta interes ezaren mataza dialektiko neoliberal hori askatzeko. Kultura politiko berria, entzungo duena eta entzuna izango dena, hitz berriak edo esanahi berria eman zaien hitzak erabiliz; beste imaginario eta subjektibitate batzuk sortuko dituena; eta guztiona denari balioa emanez komunikatuko duena, kultura demokrazia ulertzeko modu oso gisa berreskuratzeko poza erakutsiz.

Azken batean, Elkarrekin Podemosek kultur eredu berri baten aldeko apustua egin nahi du –kultur ehunaren eta haren sektore desberdinen arazoei erantzungo dien kultur politiken garapenari arreta emanez- kultur demokratiko berri baten garapena bultzatuko duena, bizikidetza, berrikuntza, enplegu, hezkuntza, ekologia, gizarte, zientzia... kultura berria, hain zuzen ere.

Eta, kulturarako kultura berria garatu nahi dugu halaber. Izan ere, kultur iraultzarik gabe ez dago gizarte iraultzarik.

NEURRI ESTRATEGIKOAK, ZEHARKAKOAK ETA ARLOKAKOAK

Kultur eredu berriaren aldeko apustu hori egin ahal izateko, ikuspegi estrategiko askoz ere antolatuago batetik begiratuta ekin behar zaio kultur politikari, ikuspegi askoz ere koordinatuagoa Eusko Jaurlaritzaren barneko eskumen arlo desberdinen artean, eta baita beste euskal administrazio eta instituzio batzuekin ere.

Egiazko parte hartze demokratikoan eta kudeaketa arduratsuan oinarritutako politika publikoa, gardentasun, ikuskatze, ebaluazio eta kontu emate printzipioak eta prozedurak arau izango dituena. Printzipio orokor horiez gainera, Elkarrekin Podemosek honako neurri nagusi hauek proposatzen ditu kultur eredu berri hori abian jartzeko:

 

INSTITUZIO EREDUAREN ALDAKETA

Kultura bigarren mailan dagoen arloa da politika publikoetan, beti aurrekontu mailara baztertua eta garrantzi politiko instituzionala besterik izan gabe. Horri bigarren desoreka bat erantsi behar zaio gainera, hauxe da, gehiegizko kultura instituzional eta instituzionalizatuaren eta gizarte zibilak garatzen duen kulturari ematen zaion laguntza urri eta jarraitasunik gabearen artean dagoena.

 

KULTURA FINANTZATZEKO PLANA

Kultura zerbitzu publiko gisa ulertzeari uzten ari zaio, publikoa dena pribatizatzeko eta zerbitzuak eta esperientziak merkaturatzeko esparru berritzat hartua izateko. Horrek eragina du neurri handi batean kultura finantzatzeko moduan, publikoa denetik egiten den inbertsioaren mailan eta ematen zaion ikuspegi instrumentalean. Egoera hori eraldatzeko eta kulturaren alorrean inbertsioa handitzeko eta dibertsifikatzeko.

Bereziki aztertuko da Kultur Jaialdiak Antolatzeko diru-laguntzen kasua, aurten bertan Eusko Jaurlaritzak laguntza horiek kendu egin baititu aurretiko abisurik gabe, ibilbide luzea eta garrantzi handia duten jaialdi asko eta askoren biziraupena arriskuan jarriz. Neurri horrek garbi erakusten du, bultzatu beharko luketen kultur lanean eta ehun profesionalaren eta herritar ehunaren iraunkortasunean, inolako kezkarik eta interesik ez dutela orain arte gobernatu gaituztenek, horren guztiaren aurretik jartzen baitituzte beren interes eta konpromiso politiko eta alderdikariak. Era berean, arreta emango zaie garrantzi berezia izaten ari diren Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza ildoei eta programei, horiek indartu egin behar baitira (formatuari eta beste kultur esparru batzuekiko jardunbide egokiei dagokienean gardentasuna sortzeko aukerari erreparatuz), honako kasu hauetan, esate baterako:

Sorkuntza fabrikak, diru-laguntza multzo honek kultur berrikuntza, sortze azpiegituren dibertsifikazioa, diziplina artekoa eta kulturaren eta gizarteko beste esparru batzuen arteko bitartekotza bultzatzen ditu.

Eremuak, programa ireki eta jarraitua da euskal eremuan artegintza garaikidearen testuingurua garatzeko, sorkuntza, interpretazio eta bitartekotza proposamenei lagunduz, eta baita beste hedapen eta eztabaida sortzeko ekintza batzuei ere.

Kimuak, euskal film laburrak sustatzeko eta banatzeko programa da, eta horretarako, urtero katalogo bat prestatzen da epaimahai independente batek egindako aukerarekin eta nazioarteko jaialdi nagusietara bidaltzen da.

 

BALDINTZA PROFESIONALAK ARAUTZEA ETA HOBETZEA

Kultura, aberastasuna sortzeko esparru berrietako bat izan arren (edo beharbada horrexegatik hain zuzen ere) maila profesionalean eta lan arloan guztiz prekarizatua eta arautu gabea dagoen jarduera esparrua da. Egoera hori eraldatu eta duindu ahal izateko, bidezko eta aldeko baldintzak ezarrita.

 

HEZKUNTZAN KULTURAREN PISUA BERRESKURATZEA

Kultura, arteak eta humanitateak hezkuntzaren oinarrietako bat dira, pentsamendu abstrakturako, sorkuntzarako, adierazpenerako, komunikaziorako eta harremanetarako gaitasunak modu orekatuan garatzea nahi badugu. Hala ere, hezkuntza curriculum batean gero eta utziago dagoen oinarria da, gaitasun praktiko-teknikoak ematera eta ustezko enplegagarritasuna bultzatzera bideratua baitago gehiegi. Egoera hori eraldatzeko, hala lehen hezkuntzan nola bigarren hezkuntzan, eta baita goi mailako hezkuntzan ere, arte prestakuntzari berriro garrantzia emanez.

 

KULTURA BERRIKUNTZAREN FUNTSEZKO FAKTORE GISA

Kultura eta sormena berrikuntzaren funtsezko faktoreak dira aurreratua izan nahi duen edozein gizartetan: gizarte kohesioa lortzeko eta komunitatea sortzeko baliabide gisa, nahiz sistema tekno-zientifikoak eta produktiboak berritzeko, eta batez ere, etorkizuna modu kolektiboan irudikatzeko subjektibitate eta espazio sinboliko berriak sortzeko baliabide moduan. Horregatik, kultura, berrikuntzarako faktore guztiz garrantzitsua den aldetik, bere osotasunean aintzatetsi eta tratatu dadin lortzeko.

 

IKUS-ENTZULE ETA SORTZAILE BERRIAK

Pertsona oro sortzailea da ahalmenez, kulturarekiko interesa landu dezan bultzatzen bazaio eta bere nahiak eta gaitasunak garatzeko beharreko baldintzak eskaintzen bazaizkio hala banaka nola modu kolektiboan, komunitatean kultura ko-produkzio gisa ulertuta, bizitza publikoko adierazpen nagusietako bat dela ulertuta. Herritarrak kulturaren protagonista aktibo bilakatzeko (ikus-entzule eta kontsumitzaile hutsak izatetik haratago) eta tokiko kultura publikoarekin birlotzeko.

 

KULTURA ARLO PUBLIKO DIGITALEAN

Kulturak gero eta dimentsio transmediagoa du eta gero eta gehiago garatzen da inguru digitaletan eta baliabide digitalen bidez, baina oraindik ez gara horretaz jabetzen, ez instituzio mailan eta ez, oro har, herritarrok ere. Horrek guztiak nazioz gaindiko korporazio handien eskuetan uzten gaitu. Digitala alor publikoaren hedapen moduan hartzeko kontzientzia horretan aurrera egiteko, herritarrek interneten eta azpiegitura digitaletan, eta bere ekoizpen eta banaketarako edukietan eta baliabideetan ere, sarbide unibertsala izan dezaten lortu ahal izateko.

 

ARLOKAKO NEURRIAK

Elkarrekin Podemosek begirada osotasunean jarriko duen kultur politikaren programa proposatzen du, eragileen eta ekintzen artean koordinazioa eta zeharkakotasuna bultzatuz, kultur ekosistema modu orekatuan garatu ahal izateko. Horren harira, programa honetan planteatzen ditugun neurrietako askok ez dute diziplina izaera, izaera orokorra baizik (parte hartzeko moduak, finantzazio eredua, lan baldintzak, hezkuntzarekiko, berrikuntzarekiko, mugikortasunarekiko, nazioartekotzearekiko... erlazioa), hori bai, sektore bakoitzaren errealitatera egokituta betiere. Baina gainera ondo asko dakigu arlokako behar espezifiko batzuk zaindu behar direla. Horregatik, arlokako neurri batzuk azalduko ditugu ondoren, legealdi osoan zehar sektore bakoitzeko eragileekin etengabeko elkarrizketaren bidez osatuko eta garatuko direnak, alderdi estrukturalei nahiz koiunturalei erantzun ahal izateko.

 

Ikus-entzunezkoak eta transmedia

EITBren irudiak gehiegi baldintzatzen du sektore hau eta eragileen gutxieneko autonomia batere ez bultzatzeko moduan kudeatu eta administratu dira laguntza publikoak. Gainera, arreta ekoizpenean jarrita egin da lan, gainerako prozesuetarako (sorkuntza, banaketa, erakusketa, prestakuntza, publikoak finkatzea eta ondarea babestea) pizgarriak mugatuz, eta balio kate ahul eta hauskorra osatu da horren ondorioz

Arte Eszenikoak

Jarduera multzo aberats eta askotarikoa (antzerkia, musika eta lirika, dantza, zirkua, txotxongiloak edo ilusionismoa, besteak beste) eta hainbat tipologia profesional (dramaturgiatik argiztapenera, antzezpenetik ekoizpenera, eszenografiatik sarreren salmentara) biltzen ditu sektore honek, eta azpiegitura ugari ditu, izaera askotakoak, lurralde osoan zehar, hala publikoak nola pribatuak eta baita areto alternatiboak ere. Aski ondo artikulaturiko sektorea da, eta birmoldatze prozesu garrantzitsuari ekin behar izan dio azken urte hauetan.

Liburua eta irakurketa

Irakurtzeko sarbidea ematen du sektore honek, eta horrenbestez, lehen ateetako bat zabaltzen die hizkuntzari eta kulturaren gozamenari. Gainera, bere hizkuntza izateak, euskarak, aberastasun handia ematen dio Euskadiri. Sektore honek ere, musikaren edo ikus-entzunezkoen sektoreen antzera, izan diren aldaketa teknologikoen ondorioz, azken urteetan erabat aldatu behar izan ditu bere banaketa bideak eta sarbideak, eta beharbada bere historiako aniztasun eta kontzentrazio handiena erakutsi du era berean, eta horrek guztiak berregokitzera behartu ditu egileak nahiz argitaratzaileak eta banatzaileak.

Arte Bisualak

Sektore hau funtsezko tresnetako bat izan bada ere Euskadiko eraldakuntza sinbolikoa eta ekonomikoa eraikitzeko orduan, instituzioen aldetik ez du egiazko laguntzarik jasotzen. Arte praktikek berekin daramaten esplorazio izaeragatik eta sailkatzeko zailtasunengatik gerta liteke hori; edo oso askotarikoa eta kolektiboki ondo antolatu gabea dagoen ehun horrekin solaskide izateko zailtasunagatik agian, baina harreman dinamika informal handiak dituena betiere. Zailtasun horiek, ondo bideratzen badira eta borondate politikoa baldin badago, sektore honen egiazko ahalmen bilaka daitezke.

Musika

Sektore honen helburu nagusia da musikaren ezagutza, gozamena eta langintza bultzatzea. “Oinarrizko musika” sustatzea, gizartearen gehiengoak hartan aktiboki parte har dezan, lehenbiziko hezkuntza etapetatik hasi eta zuzeneko musikarekin buka, eguneroko bizitzako zati gisa, musika kultua deiturikoari nahiz herri musikari begira. Horrez gainera, tokiko ehun profesional aberats eta iraunkorra bultzatu eta indartu behar da (eskolak, orkestrak, abesbatzak, taldeak, zigiluak, aretoak, sustatzaileak, baliabide espezializatuak...).

Beste sektore batzuk eta diziplina arteko elkarrizketa ikuspegia

Tradizionalki kulturarekin erlazionaturik dauden sektoreekin loturiko neurrietatik haratago, Elkarrekin Podemosek elkarrizketa eta diziplinaz gaindiko ikuspegia bultzatu nahi ditu. Uste dugu kulturak alor ongarritua izan behar duela, probetarako laborategia, kolaborazioen eta hibridazioen katalizatzailea, kultur sektoreen eta beste ezagutza eta jarduera esparru batzuen (hezkuntza, zientzia, gizarte, ekonomi edo politika esparruak) artean harremanak eta berrikuntzak garatu ahal izateko.

 

ONDAREA

Arte adierazpen material eta immaterial ugari biltzen ditu ondareak, arte moduak, arkitektura, kultur paisaia, ohiturak, herri tradizioak, eta ezin konta ahala elementu, askotariko nortasuna osatzen joan direnak, eta gaur egun Euskal Kulturaren idiosinkrasia eratzen dutenak. Ondarea kontserbatzeak betebeharra eta eskubidea izan behar du eta kultur turismoaren industriaren barnean garrantzi handia duela onartu behar da, horrek berekin daraman balio ekonomiko guztiarekin. Ondarearekin loturiko politikak egitea eta behar bezala kudeatzea funtsezkoa da gizartea garatzeko eragile gisa, turismo arduratsua eta iraunkorra bultzatzeko eta hiri eta landa inguruak eraberritzeko, eta identitate balio handia sortzen du berez. Euskadiko ondare aberastasunak eta aniztasunak ez ditu behar bezalako politikak izan administrazioaren aldetik, zorrozki murriztu dira alor horretako inbertsioak eta duen ahalmen ekonomikoa ez da bistaratzen. Adibide gisa aipatuko dugu Praileaitz leizearen babesik eza edo industria ondarearen suntsiketa hiria birmoldatzeko planetan babestuta. Ondarearen kudeaketak ahalmen handia du enpleguaren sorreran eta lurraldeen biziegokitasuna finkatzen laguntzen du, bere identitatearen barnean dauden elementuei balioa emanez.

 

KOMUNIKAZIOA ETA EITB EREDU BERRIA

Estandar europarrekin homologa daitekeen esparru mediatikoa eraiki nahi dugu. Medio publikoak (EITB) gobernutik kanpo egotea planteatzen dugu, haien independentzia, pluraltasuna eta edukien kalitatea bermatzeko. Jarritako helburu horiekin bat etorriko den gobernantza sistema proposatzen dugu.

IRRATI TELEBISTA PUBLIKO INDEPENDENTEA ETA GARDENA.

 

KULTURA, KOMUNIKAZIOA ETA EUSKARA

Elkarrekin Podemosen iritziz, informazioak eta kulturak, eskuragarriak izateaz gainera, ulergarriak izan behar dute, eta horrexegatik elebitasun aktiboaren alde egiten dugu. Hori dela-eta, bi hizkuntza ofizialak, kultura babesteko eta hedatzeko esparruak eta tresnak, informazioaren trukea eta elkarrizketa produktiboa sortzea, sustatzea eta finkatzea proposatzen dugu.